XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Limitean:
Hots:
Hau da, msub2 masarekin doan erreferentzi sistemak ez du ia-ia azeleraziorik edo, bestela esanda, sistema inertzialtzat har daiteke.
Sistema honetan finkaturik, msub1 masaren higidura azter dezakegu, beronen gainean eragiten duen indarra elkarrakziozko indarra izanik (
Bi gorputzen problema hau sarri ageri da Fisikan, problema korapilatsuagoren baten laburpen gisa.
Honela Ilargia-Lurra sistema modu honetan azter daiteke Lurretik.
Berdinki azter daiteke Eguzki inguruko sistema planetarioa edo eta hidrogenoaren atomoa (Mekanika Kuantikoan sartu gabe).
7.4.
MOMENTU ANGELUARRAREN TEOREMAOraingo puntu honetan, partikula-sistema baten momentu angeluarraren teorema aztertzera saiatuko gara.
Argi dagoenez:
Demagun bi partikulaz osoturiko sistema bat.
Azterketa errazteko asmoz hartu dugu sistema sinple hau, baina arrazonamendua baliozkoa da edozein partikula-multzotarako.